Hostal Gau Txori 1982an zabaldu zen, Arrieta anaia-arrebek ostatu-gunea erosi eta instalazioak zaharberritu eta modernizatu ondoren. Garai horietan, taberna eta jatetxea zeuden.

1997. urtean, eta logelak zein komunak egokitu ondoren, ostatu ere hasi zen eskaintzen. Beraz, zerbitzu osoa ematen zen, familia izaeran oinarritutako arreta bero eta atseginez.

Aisialdi gune zabalak dituzte ostatuko instalazioek, atsedena gozatzeko bai udako oporraldietan bai urteko edozein garaitan.

Oso kokapen estrategikoa du ostatuak, N-135 eta N-138 (Donejakue bidea) errepideen bidegurutzean baitago, eta, hartara, toki ezin hobea da erromesak atsedena har dezan.

Bertan ostatu hartzen dutenek Zubiriko erdi aroko zubia ikusi ahalko dute, baita bertako eliza (XVI.-XVII. mendeak) ere, besteak beste.