Taberna goizeko 7etan zabaltzen da, eta gosari, hamaiketako eta aperitibo erakargarriak eskaintzen ditu, kazolatxo eta pintxo aukera zabalean oinarrituta. |
|
Sukaldea goizeko 8etan hasten da lanean, eta Nafarroako sukaldaritzaren produktu tradizionalenak eskaintzen ditu karta askotarikoan: ajoarrieroa, arkume-barrukiak, txingarretan egindako okela eta abar. Horrez gain, espezialistak dira haragi errean (txerrikumea eta arkumea), baina igande eta jaiegunetan soilik jan daitezke horiek. Berme handikoak dira gure produktuak, gure familiakoak diren Zubiriko Cárnicas ARRIETA hornitzaile eta laguntzailearenak direnak, hain zuzen. |
|
|
Ostatuaren inguruan terrazak eta arkupeak daude, eta bertan baliatu dezakezu taberna zein jatetxe zerbitzua. |
|
LEHEN PLATERAK BIGARREN PLATERAK POSTREAK |
|
![]() |